XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrizko ibiltokia bere estalkiarekin 1142'garren urtean bukatzen dute.

Estebe artilari irakasle ospetsua emen ibilli zan lanean: Konpostela'n ibillitako argiña bera degu.

Erromaniko garaian gauza bat dago garbi ta agirian.

Iruña Iriak naiz erregearen itzala euki, gotazien agintaritzapean bizi dala.

Santxo Ramirez'ek 1087'garren urtean lotzen du Iruña iria gotzaiakin eta kalonjeak batutzen ditu alkarrekin bizitzeko San Agustin'en araupean.

Pedro Roda`ko gotzaiaren garaian datoz frantzesak Iruña`ra bizitzera.

San Zernin auzoa Alfoso burrukalariak laguntzen dulako, gotzaiak San Nikolas`ena sortzen du.

Santxo Jakintsuak gotzaiaren agintaritzapean jartzen ditu judutarrak eta berak altxatzen du ibai gainean eliza nagusiaren aurrean egi batean erregearen jauregia.

Aspalditik, erregea Iruña`ra datorrenean gotzaiaren etxera biltzen da.

Santxo Azkarrak ematen dio berriz gotzaiari bere jauregia diruaren truke.

Enrike III (1270-1274) gotzaiaren jauregian iltzen zaigu.

Auzo guztientako agintariak gotzaiak izendatzen ditu.

Xetasun askoren bitartez, ikusten degu Iruña iria gotzaiarekin lotua.

Noiztik dator gotzaiaren itzal aundi au?.

Izan leike Iruña`ko erresumaren aurretik.

Iduritzen zaigu, Iruña iria Erromatarren ondorean, gotzaiaren inguruan bilduko zala ta berak egingo zula giza elkartearen batasuna.

Iruña`n gotzaiak zeuzkan eskubideak zerbait esan nai dute.

Amabigarren gizaldian jaiotzen da San Zernin eliza inguruan beste auzo bat.

Alfonso Burrukalariak ematen dizkio 1129`garren urtean askatasuna ta Jaka`k zituan lege berexiak.

Asieran frantzesak bizi ziran bakarrik.

Auntzaxeago, gaur San Nikolas eliza dagoen tokian sortzen da beste auzo bat izen ori bera daramakina.

Emen eskulangilleak ta saltzalleak bizi dira, naparrak ta frantzesak alkarrekin.

Auzo au bere buruaren nagusitzarekin agertzen zaigu ta bere lege berexiekin.